XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrela, soilik hartutako argi-kantitatearen pentsutan zegoen argi-ilun lauso bat eratzen zen, ez zituelako noski argi-iturria bera, denboraldi egokia eta are gutxiago irudiaren finkadura kontrolatzen, azkenean ezabatuz bukatzen zuen eta honek.

Wedgwood izan zen fotokimika kamera ilunaren printzipioarekin elkartu zuena.

Humphry Davy-k, hots, Wedgwood-en lagun handiak, oroitidazki bat eskribitu zuen haren lanei buruz eta esperimentazio-sail oso bat ere egin zuen harekin batera, azken buruan, lortutako irudia kontserbatzeko gauza izango zen finkatzaile bat ez aurkitzean, dena galdu egiten bazitzaien ere.

Bien bitartean, kanalaren bestaldean, 1799an, Chaussier frantsesak honek ere egiten zituen eta bere ikerketa fotokimikoak argazki-finkadura erdietsi zuen sosa hiposulfitoaren bitartez, honekin zilar erreduzitua ez zen oro eliminatzea lortzen zuen eta.

Baina oraindik hogei urte itxoin beharko zen Historiako lehen argazkia egingo zuen gizonak eta momentu hartan gerra egiten okupatua zegoenak argazki garaikidearen oinarriak ezarriko zituen behin-betiko urratsa emango zuenerako.

Joseph Nicephore Niépce Chalons-sur-Saone-n jaio zen, 1765eko martxoaren 7an.

Gerra- eta abentura-zalea zen, bidaiari handia, esperimentazio berrien gose zena.

Izaera horrek ejertzitoan sartzera eraman zuen, bertan teniente gradua lortuz.

Sardinia eta Italiako kanpainetan parte hartu zuen, baina bere osasunak eta ikusmen eskasak atzera egitera behartu zuten urteak geroago.

1785ean funtzionario publiko bezala aurkitzen du enplegua Nizako hirian, gai desberdinen ikerketa eta esperimentaziora dedikatzen zen bitartean.

Urte haietan, Alois Senefelder alemanak litografia asmatu zuen Mûnchen-en eta hau ere berehalaxe hedatu zen Europa zehar.

Niépce liluratuta utzi zuen disziplina berri honek eta seko berotu zen lapitz litografikoak kareharrian zituen posibilitateekin.

Wedgwood eta Schulze-ren lanak ezagutzen ditu eta, bere litografiako ezagupenen bidezko prozesu kimikoekin familiarizatuta, bere lehen saioak egiten ditu Judeako betunez estalitako eztainu-lamina leunduetan.

Eta horrekin deskubritzen du, ez bereziki argazkia, baina baina heliografia.

Lehenbiziko plaka 1823an lortu zuen Niépce-k, eta mahai zerbitzatua izenarekin bataiatu zuen.

Hamabi orduko esposizioa behar izan zuen inpresionatzeko.

Niépce-ren lehen lanak, asfalto-hautsarekin eta izpiliku-olioarekin beroan estalitako eztainu-lamina oso leundutan eginak zeuden.

Gero plaka hura hozten uzten zuen eta horrela emultsioa lortzen zuen.

Argitara jarrita ordu luzeak egin ondoren, errebelatu egiten zuen izpiliku-olio eta petroliozko bainu batean murgilduta.

Argiak alteratutako asfaltoa ez da disolbatzen baina bai ordea argitara larria egon ez dena.

Gisa horretara, eztainuzko laminen gainean, oso grabatu-erreprodukzio leialak lortu zituen, gero bere kolegen harridura sortuko zutenak egiazki.

Ondoren, kamera ilunari aplikatu zizkion bere argazki-emultsioak, benetako erretratuak lortuz.

Argazkia inbentatua zegoen; perfekzionatzea bakarrik falta zen.